junio, 2017

jue1jun20:30- 22:00Kontzertua Road Ramos20:30 - 22:00 Sarean, Plaza Corazón de María 4, 48003 Bilbao BizkaiaEvent Type :Música

Detalles del evento

Rocío “Road” Ramos gizarte eta kultura arloan konprometituta dagoen kantautorea da, bai eta “No somos producto” kolektiboko partaidea. Errebeldia, banakotasuna eta benekotasuna izan dira bere bizitzaren oinarri. 17 urterekin jada irabaziak zituen CeraJoven, MolaJoven edota Concurso VIH bezalako lehiaketak. Horrez gain, Cantigas de Mayo edo Certamen de Melilla txapelketa ezagunetan ere aukeratua izan da.

“De chica en chica” filmerako abesti originala konposatu zuen (Perdonad que escape). Azken horrekin, Goya sarietarako hautagaia izan zen. Quique Gonzalez, El Kanka, El niño de la hipoteca, Muerdo eta Marwan artistekin taularatzeaz gain, Rozalén konposatzaile ezagun eta arrakastatsuarekin  artista gonbidatu bezala aritu da areto desberdinetan. 2012an “El desmontaje del productor” estreinaldi diskoa kaleratu zuen; lan pertsonala, 15 abestiz osatua eta bere musikari karreraren hastapenetan egindako konposizioak biltzen dituena. Bakarkako proiektu horrek penintsulako zoko guztietara eraman du, baita mota anitzeko jaialdietan parte hartzera. Orain proiektua aberastu nahian dabil musikari ezagunekin lan eginez, eta horrela, eszenatoki handiak konkistatu ahal izateko eta bere irismena espainiar geografiatik kanpo zabaltzeko.

Hora

(Jueves) 20:30 - 22:00

Localización

Sarean

Plaza Corazón de María 4, 48003 Bilbao Bizkaia

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
X