junio, 2017

mie7jun11:30- 13:00Hasiberrientzako "cante" tailerra11:30 - 13:00 Sarean, Plaza Corazón de María 4, 48003 Bilbao BizkaiaEvent Type :Música,Taller

Detalles del evento

Jendeari nolabaiteko errespetu berezia sortzen dion artea da flamenkoarena, batez ere “cantearekin” erlazionatutakoa. Gainera, abesteko zaila dela uste du jendeak; eta, egia da, erabiltzen den teknika bokala ez dela batere erraza, baina badaude zenbait “trikimailu” flamenkoa errazago ikasi ahal izateko. Beraz, tailerraren bitartez denok kantatzeko gai garela erakutsi nahi da, baldin eta barruan daramagun artista libre uzten badugu.

Tailerraren helburuak honakoak dira: artearen inguruko interesa piztea, ahotsaren bitartez emozioen adierazpena erraztea eta beharrezko gaitasun teknikoak garatzea (arnasketa, ahotsaren proiekzioa, afinazioa, erritmoa, entzumen-memoria, etab). Horrela, bakoitzak bere abesteko estilo propioa garatuko du. Esku-haurrekin konpasa jarraitzen ikasiko dugu eta seguru gaude asko gozatuko dugula!
Trianako tangoak abesten hasiko gara, animatuko zara?

Prezio librea / Borondatezko ekarpena

 

Hora

(Miércoles) 11:30 - 13:00

Localización

Sarean

Plaza Corazón de María 4, 48003 Bilbao Bizkaia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
X