Auzo elkarkideago eta sortzaileago baten eraikuntzan parte hartu nahi duzu?

Horixe pentsatu genuen guk ere behin, eta horrexegatik egin ginen Sarean-eko bazkide.

Gure auzoa hiritarren taldelanetik sortutako jarduera ugari burutzeko gai izan da.

Sarean elkarteak, sinistuta gaude, benetako bizikidetzarako guneak zabaltzeko elkarketaren potentzialaren alde apostua egiten duten pertsonen balioak islatzen ditu.

Gureak eta guretzat sortutako guneak.

Zu ere horietakoa bazara, gutarra, eta esperientzia erronka honetan lagundu nahi baduzu, hauxe da zure tokia.

Bazkide izateak abantaila ugari ditu:

  • %10eko norbanako deskontua jatetxean
  • Tailer/ekintzetan izen ematean lehentasuna
  • Gizarte-komunitate proiektu hontan parte hartzea, erakundearen kudeaketan ahotsa izan eta erabakiak asanbladetan bozkatzeko aukera izanik

Norbanako bazkide horria (pertsona fisikoak) edo erakunde bazkide horria (izaera juridikoa duten enpresa eta elkarteak) bete eta sinatu. Sarean-en lokalean aurkeztu, postaz bidali edo gure e-mailera helarazi plazaespacio@yahoo.es

*Erakunde bazkideen kasuan, deskontua enpresa edo erakundearen 2 pertsonek izango dute.

Asociación Cultural Espacio Plaza Sarean Kultur Elkarean bazkide izateko urteko kuota honakoa da:

Norbanako bazkidetza (pertsona fisikoa) 60€*.

*Norbanako bazkide-kuota arruntari aurre egin ezinean daudenek 12€ko urteko kuota murriztua eska dezakete.

Erakunde bazkidetza 120€ izaera juridikoa duten enpresa eta elkarteentzat (IFK, errolda eta estatutuak dituztenak).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X