(Más abajo en castellano)

HIRIAN’ du izena datorren ekainaren 10ean San Frantzisko auzoan egingo den musika jaialdiak. Jaialdi handigura hau Bilboko udalaren, Last Tour International eragilearen eta Heineken enpresaren eskutik egingo da. Izen aproposa jarri diote, izan ere, jaialdi deigarri honi: hirian. Hirian izango da, baita hiritarron gozamenerako ere, baina tamalez hiritarron iritzirik ez da kontuan hartuko. Auzoan gertatuko da, bai baina ez auzoarekin elkarlanean. Ez da lehen aldiz, zoritxarrez, erakundeek horrela jokatzen dutena. Hainbestean egin ohi dute eta… Auzorako bai baina auzotarrok kontuan hartu barik!

Antolatzaileek “Bilbao BBK Live jaialdiko publikoari erakusteko etengabe aldatzen ari den eta Bilboko kultura urbanoaren erreferente den auzo honen balioak” erakusteko egiten dutela dioskute. Baina, egia esan, auzo hau agertoki xelebretzat hartzen dute kulturaren eredu kontsumitzailea zabalduz (kasu honetan doakoa den arren eredu merkantilistari jarraitzen dio eta enpresarien eskutik egiten da); noizbehinkako ekitaldiekin espazio publikoa jaialdi merkantilista bihurtzen dute; eta bide batez, guratan ala ez, neurririk bako turismoa gainera bota egiten digute hirian, eta gure auzoan ere bai, horrek dakartzan gentrifikazioaren ondorio latzak kontuan hartu barik. Ez da huskeria, eta horrek biziki kezkatzen gaitu hauxe baita hiria biziberritzeko eta ekonomikoki sustatzeko gure udalburuek duten apustu bakarra. Hauxe da, eta ez besterik, eurek duten etorkizunerako eredua.

Bada, jadanik, 7 hilabete luze udalak burutu zuen azken prozesu “parte-hartzailearen” ondorioak ezagutu barik. Prozesu hura ederto ondo saldu ziguten tresna erabilgarri eta itxaropentsu moduan, bertan sutsuki parte-hartzera eta haren ondorioen zain  egotera gonbidatuz. Prozesu haren bitartez, gure auzoetarako egitasmoen plangintza osatuko zela esan ziguten, bai baina horren arrastorik ez da, isiltasun etsigarria baino. Akaso Hirian al da plangintza horren lehen harria, komunikabideen bitartez jakinaraziz gertatu baino astebete eskas bat lehenago? Hauxe baldin bada, udalak gure auzorako duen lehentasuna, jaialdi handigura hau antolatzea, bada, jai daukagu! Ez da jaialdi handigura hau antolatzeagatik bakarrik, baizik eta zelan eta noiz egiten duelako ere bai. Jaialdi hau antolatzerakoan ez dute auzoko eragile kulturalak kontuan hartu, eta kontuan hartu izan balituzte laster batean ohartuko ziratekeen auzoko eragile kulturalak elkarlanean ari direla urte osoan zehar giza eta kultur  arloak komunean garatzen. Ez zuketen lehendik zeuden ekitaldien ordu berean programatuko, ezta euren ekintzak ere zapuztuko.

#HIRITARROKIN lemarekin Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Koordinakundeak, eta Sarean kultur elkarteak,  ez dugu Hirian jaialdia oztopatu gura, ez eta egitarauan agertzen diren taldeen egokitasuna kolokan jarri ere. Bai, ostera, musika saioekin gure auzokideek  goza dezatela espero dugu baina baita zelako moduetan egin den ere ezagut dezatela. Udalari esan gura diogu hori ez dela bidea, jarrera aldatu behar duela auzoko kultur eragileekin zintzotasunez elkarlana eta benetako elkarrizketa gauzatuko bada. Azken batean, auzoari bizkarra emanez egiten dena, dena delakoa, ez dugu ontzat emango.

Eman zure babesa adierazpen honi! Idazki honetan esandakoak denon iritziak jaso egiten dituelako bat egin gurekin! Lagundu mezua zure lagunartean zabaltzen (sare sozialetan #HIRITARROKIN  traola erabiliz) eta bidali zure atxikipen-sinadura kultura@sarean.info postara zure izen-abizenak, partaide zaren elkartearen izena eta NAN edota IFK zenbakiak adieraziz.



HIRIAN, un nombre perfecto para el nuevo champiñón en forma de festival que llega al barrio de San Francisco el 10 de junio, de la mano del Ayuntamiento de Bilbao, Last Tour International y Heineken. Han hecho bien en llamarlo HIRIAN, porque sucede EN la ciudad, pensado PARA el disfrute ciudadano, pero que no se plantea CON o DESDE la ciudadanía. En el barrio, pero no en relación con el barrio. Como tristemente nuestras instituciones tantas veces hacen… ¡Todo por el barrio pero sin el barrio!

Los organizadores dicen que de este modo pretenden “mostrar al público del Bilbao BBK Live los valores de un barrio en constante transformación, referente de la cultura urbana en Bilbao”. Pero en realidad no hacen otra cosa que: tomar el barrio como pintoresco escenario para promover un modelo cultural basado en el ocio de consumo (en este caso gratuito, pero igual de empresarializado y mercantilizado); festivalizar el espacio público a través de grandes eventos puntuales; y acelerar (consciente o inconscientemente) los graves procesos de turistización desmedida de toda la ciudad y de gentrificación de nuestros barrios en particular. Algo que además resulta alarmante, porque parece ser la apuesta de transformación urbana y socioeconómica de este gobierno municipal, su modelo de futuro deseado.

Mientras tanto, llevamos ya 7 meses sin saber nada de los resultados del último ¿proceso participativo? impulsado por el Ayuntamiento. Un enésimo proceso que se nos vendió como ilusionante y útil y en el que se nos pidió una vez más comprometernos y confiar. Un proceso de participación del que supuestamente iba a salir un plan de acciones para nuestros barrios, pero del que por ahora no hay más que un frustrante silencio. Un plan del que HIRIAN es la primera señal que recibimos, que conocemos por los medios de comunicación, a una semana de que suceda… Desde luego, el desembarco de un macroevento cultural no creemos que sea de las primeras cosas en el orden de prioridades para el barrio. Un macroevento que además, no solo se ha perpetrado de espaldas a tantos agentes que ya operan en el barrio -y que tratan de sostener procesos de desarrollo comunitario desde lo social y lo cultural durante todo el año-, sino que ha instrumentalizado a algunos de estos agentes, utilizando sus nombres sin previamente haberlo acordado con ellos o solapándose y canibalizando sus actividades previamente programadas.

Con #HIRITARROKIN, desde la Coordinadora de Grupos de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala y desde la asociación sociocultural Sarean, no queremos llamar a boicotear HIRIAN, ni queremos juzgar la calidad del evento. Al contrario, proponemos disfrutar del espectáculo, vivir una fiesta que esperamos resulte todo un éxito. Pero sí queremos manifestar nuestro descontento y desacuerdo con cómo esto ha sucedido, con las formas de proceder institucionales. Y por eso solicitamos a nuestro Ayuntamiento que cambie su actitud y se abra a un verdadero diálogo, al sostenimiento de procesos colectivos y co-responsables, para que nuestros barrios sean una realidad de futuro coproducida entre distintos agentes y no una imposición institucional. Porque todo aquello que se hace sin contar con el barrio, por muy bienintencionado que sea, lo sentimos contra el barrio.

¡APOYA ESTE COMUNICADO! Para demostrar que lo que aquí planteamos es verdaderamente un sentir colectivo, te pedimos apoyo. Colabora moviendo este mensaje en tu entorno (usando en redes la etiqueta #HIRITARROKIN) y sumando tu firma, mandando un mail a kultura@sarean.info indicando tu nombre y apellidos o la denominación social del colectivo del que formes parte, así como tu DNI o el CIF.

Sarean
Abigaíl Palenque Paz
Anti Liburudenda
consonni
Ibon Rodriguez García
Indira García Landera
Iñigo Eguillor Gorostiaga
Asier Gallastegi Fullaondo
Marta Zumeta Olavera
Paula García Casado
Horman Poster
Idoia Carramiñana Miranda
ColaBoraBora Koop
Jon Barrasa Lemona
Isabel Cob Zaldívar
Habib Belaribi
Pablo Vila Garcia
Nerea Alkorta Gandiaga
Dani Lucas García
Vanesa Fernández Muñoz
Baskale Elkartea
Klaus Armbruster
Andrea Heuschmid
Lourdes Moja Intxaurraga
Lucía Muruzabal
Sebas gutteridge imaz
Estibaliz Bilbso Gomez
Ainhoa Ascasso
Marga Kareaga Blazquez
OKELA Sormen Lantegia
Natalia Gardeazabal Diez
Inaxio Menjón Careaga
Teresa Marcilla Gutiérrez
maria Salazar
Histeria Kolektiboa
Oier Iruretagoiena Arregi Le Larraskito Kluba
Iosu Balmaseda
Efisina García Morante
Fernando Fantova Azcoaga
Beatriz Nieto
Louise Michel Liburuak
Saioa Olmo Alonso
Azu Argüello Martin
Carlos Ballesteros Querejeta
Xabier del Campo Ibarra
Ruth Juan
Urbanbat
Wikitoki
Elena Rodríguez Echevarría
Jokin Alberdi
Garbiñe Miguel Pérez
Santiago Membibre Peral
Adirane Azkuenaga
Artaziak Arte-Hezkuntza Ekimenak
KEM-MOC Bilbao
Angel Luis Balboa Toribio
Xabier Polledo Arrizabalaga
Mikel Izurzu Gutiérrez
Aldauri fundazioa
Iratxe Carro Azcargorta
Cesar Perez Nuñez
Julián González García
Blanca Rosa Pérez Lizarraga
Beatriz González Pérez
Arantxa Mendiharat
Ane Abarrategi Zaitegi
Mercedes Millán Txakartegi
Itsaso Larramendi
Ttipi Studio S. Coop.
Bilboko SortuCristina Arnaiz
Maitena Ganboa Agirre
Elsa Meissner Fernandez-Pacheco
Iñigo Santxo
Naiara Pazos Rojo
Harilka Elkartea
Bittor Rueda Muñoz
Beatriz Silva Uribarri
Diseño Recreados SLL
Marina Urruticoechea

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X