Aurtengo Gau Irekirako LUZATU Gau Irekia sortzen dugu, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan garatzeko elkarlaneko proiektu kulturalei irekitako deialdia.

Deialdi honen bidez, Gau Irekiaren iraupena zabaldu nahi dugu, eta elkarbizitza eta elkarlana sustatzen dituzten proiektuak gauzatu nahi ditugu.

Deialdia edozein jatorriko pertsonei irekia da, adibidez, beraien lana hurrengo arloetan jorratzen dutenak:   Sorkuntza artistikoa, Ikerketa, Komisariotza, Kultura kudeaketa, Publizitatea, Arkitektura, Hirigintza, Gizarte-zientziak, Dantza.

Edo orokorrean deialdiarekin erlazioa daukan beste edozein arlo.

Proiektuak gutxienez bi norbanako edo kolektibo ezberdinen arteko kolaborazio bezala aurkeztu beharko dira.

San Frantzisko, Bilbo Zaharra edo Zabala auzoetan garatu beharko dira, Gau Irekiaren egunaren aurreko hilabeteetan, hau da, iraila eta abendua bitartean, eta lanaren emaitza Gau Irekiaren egunean bertan erakutsi beharko da (abenduaren 15ean).

Sareanek prozesuak lagunduko ditu denbora hortan, eta bertako kolektiboekin inolako bitartekaritza behar ez gero, hura egiteko prest egongo da.

Oinarriak kontsultatu eta anima zaitez!

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X