— Zenbat zor dizuet?

— EZER EZ — Egindakoa hori da, dagoeneko gertatzen ari dena.

*PREZIO LIBREAREKIN EZ DAGO ZORRIK

Zenbat balio du?

— Zenbat zerena? Dirua? Denbora? Dezibelioak? Penak? Bilerak? Orduak? (dirua orduen truke aldatzea bizitzako denbora alienatzea da) Zer? Festa pentsatzea? Aretoa bilatzea? Pintxada antolatzea? Fanzinea egitea? Kartelaren diseinua? Ezagutaraztea? Bostehun € bi €, ehun eta bost €, hamar € ordua, hogeita hamar €, bost koma zero €, berrehun eta hogei €, zazpi €, mila € hilabetean, € bat eta erdi, hamabi €, hiru €, berrogeita hamar €, hogeitazazpi koma hamalau €.

Edo zero  € ere bai.

*PREZIO LIBREAREKIN EZ DAGO LABURRETARIK

Espaziotik pasatzen diren artisten baldintzak hobetu nahi ditu Sareanek eta horren harira prezio librea aktibatzea proposatzen dugu.

Kultura independenterako sarbide librea bermatzen jarraitu nahi dugu; eta, dirua sarbiderako ezinbesteko baldintza gisa ezabatu (hortik sarrera librea izaten jarraitzeko arrazoia), baina baita artisten lana duinago bihurtzeko, ahal den neurrian behintzat.  

Prezio librearen bitartez zuk aukeratzen eta baloratzen duzu modu guztiz pertsonalean zein den zure ekarpen boluntarioa, zeure nahien eta ahalbideen arabera. Gure aburuz Sarean proiektua komunitarioa da, beraz gustuko baduzu zeure egingo duzula pentsatzen dugu eta existitzen jarraitu dezan lagunduko duzula.

Zeuk erabakitzen duzun ekarpena uzteko kutxatxo bat egongo da ekintza bakoitzean. Bertan biltzen den guztia artistentzako izango da, eta Sareanek egiten duen ordainketari erantsiko zaio.  

Ahal baduzu, nahi izatea,
Ezin baduzu, nahi izatea,
Zeuk desiratzea

Testu hau idazteko, Le Parody-k Ladyfest Madrid festibalerako egin zuena aipatu eta berrerabili dugu.

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
X