Kultur bar (1988 - 1994)
Auzoko gizarte eta kultura aktibitatea bideratzeko eta indarrean jartzeko eratu zen lehengoetariko gunea izan zen. Bertan, gizarte mugimendu eta edonongo artisten arteko erlazio bizia sortu zen, non azken hauek beraien proposamen artistikoak bultzatzeko gunea aurkitu zuten.
Txakur berdea sarea (1998 - 2008)
Kultur bar-ean sortutako erlazioek jarraiera izan zuten, Txakur berdea sarea (edo Sarea) horren adibide izan zelarik. Kultura elkarte hau ingurune korapilatsu eta ondatu baten itxura zeukan San Frantzisko auzoan sortu zen, auzokideen elkarte eta kolektiboen eskutik. Gune edo lokal bat existitzen zen, eremu irekia zena, eta bertan auzoaren birgaitze prozesua hirigintza esparrutik kanpo ere ulertzen zen. Musika, erakusketa, aukezpen, antzezpen eta beste zenbait arloko ehundaka jarduera burutu ziren bertan. Auzoarentzako funtsezko erreferente bihurtu zen Sarea bere zortzi urteko ibilbidean zehar, hirian ere bere eragina izan zuelarik. Erabiltzaileen aniztasun eta ugaritasuna nabarmen zabala izan zen, eta ikasle, auzokide, artista, gazte zein helduak bertaratzen ziren lokalera maiz.
Espacio Plaza Elkartea (2008-2015)
Sarea itxi eta gero gogo elkarkide eta lagunkoiak bizirik iraun zuen, eta baita auzoko biztanleen ideiak biltzeko gunea birsortzeko asmoa ere. Hori dela eta Espacio Plaza Elkartea sortu zen. Hasieratik bertatik, plazan lokal bat birzabaltzeko lanari ekin zioten kideek, bilgune sozial eta kulturala auzoari, berriz ere, eskaintzeko. Orduan, lokalik gabe ere, jarduerak antolatzeari ekin zioten, zenbaitetan garrantzi handiko oiartzuna lortuz, hala nola Gau Irekia, besteak beste.
Sarean (2015 – Gaur egun)
Hiru hamarkadatik hona pil-pilean sukaldatutakoaren esentziari eusten dion giza taldeak hartu du lekukoa. Elkarte sustatzaileetako kideek eskua luzatzen dute Sarean-en trenera bidaiari berriak igo daitezen, eta modu eraginkorrez, esperientzia, sorkuntza eta dinamismoa bateratzen hasten da betiko helburuetara eramango gaituen bidea jorratzeko. Auzoan kultur eta gizarte-jardueren bilgunea sortzea, horixe izan da betidaniko helburua, gaur egun errealitate bihurtu dena. Berriz ere lokal batetik, eta berriz ere Mariaren Bihotza Plazatik. Oinarri honen gainean eraikitzen ari gara Sarean.
Sarean barrutik

Adierazpen kultural orori irekitako auzokoen topagunea da Sarean.

Gaur eguneko proiektuak zenbait hamarkada atzerago aurkitzen ditugun aurretikoak diren elkarte baten jarduerari berrekitea bilatzen du. Aurretiko horietan San Frantzisko-Bilbo Zaharra-Zabala auzoetako eragile sortzaile eta solidarioen arteko komunikazioaren emaitzak daude. Sarean elkartearen gune neuralgikoa Mariaren Bihotza Plazan duen lokala da.

Lokala, izaera esperimental eta didaktikoa duen gune ludikoa izanik, elkarteak programatutako jarduera askoren aterpea da. Baita taberna-jatetxe batena ere, zeinek bere eskaintza gastronomikoaz ingurune honetako kultur aniztasunaren isla izan nahi du.

Misioa

San Frantzisko auzoan gizartearen kohesioa eta kulturen arteko baterakidetasuna indartzea, hiritarren parte-hartzean oinarrituriko jarduera sozio-kulturalak antolatuz.

Helburuak

  • Kultura eta geroaldi anitzen topaleku bilakatzea
  • Erabiltzaileek diseinatu eta garatutako progamazio bat sortzea
  • Auzokide, merkatari zein gizarte eta kultura ekintzaileen arteko kohesioa indartzea
  • San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako lan artistikoa, kulturala eta gizarte alorrekoa  indarrean jarri eta nabarmentzea

Jarduerak

Elkartearen zergatia funtsean jardueren antolaketa da. Haietako zenbaitzuk urtean zehar aldiro burutzen dira, besteak jardun puntualak edo auzoko gainontzeko kolektiboekin batera egindakoak dira, Gau Irekia kasurako.

Sarean elkarteak, besteak beste, honako arloetara bideratzen du bere jarduna:

  • Arte plastikoak
  • Arte eszenikoak
  • Musika
  • Gastronomia
  • Zinema
  • Poesia/literatura
Babesleak
Laguntzaileak
Wikitoki
RMO
San Fran Korue
Colaborabora
Zaramari
sigi-saga
Aldauri
Rcrea2
Coordinadora
Histeria Kolektiboa

HARPIDETU GURE AKTIBITATEEN BERRI IZATEKO

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X