¿Kontzertua, tailerra, erakusketa edo besterik proposatu nahi duzu?

Idatzi zure proposamena:

Kontuan izan, elkartearen helburuekin bat datozen eskariak eta proposamenak lehenetsiko ditugu:

  • Kulturarteko eta belaunaldiarteko elkartzea sustatzea
  • Erabiltzaileek guztiz diseinaturiko eta kudeaturiko programazioa eraikitzea
  • Eragile soziokulturalen, saltokien eta bizilagunen arteko kohesioa indartzea
  • San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan ditugun ekimen sozial, artistiko eta kulturalak bultzatzea eta ikusaraztea

Ez ahaztu, Sarean proiektu irekia da, edonork hartu dezake parte. Asanbladan, erabakietan edo lan taldeetan sartzeko interesik izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan:

kultura@sarean.info

Sarean auzo topagune irekia da, askotariko adierazpen kulturalak jasotzen dituena, izaera esperimentala eta pedagogikoa duen espazio ludikoa. Sartzea askea da bertan programatzen diren aktibitate guztietan; kulturaren balioaren eta artisten lan baldintzen inguruko gogoeta pizte aldera, prezio librea ezarri ohi da.

NEWSLETTER

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X