apirila, 2021
Event Details
Teresa Villaverde auzokide eta Pikara Magazineko erredaktorearekin eta Sanfraneko Elkartasun Sareko kideekin batera, hiru hitzaldi-bilera-eztabaida ziklo bat antolatzea proposatzen dugu, gai komunei buruz modu kolektiboan hausnartzeko. Hitzaldiak apirilaren 10, 17
Event Details
Teresa Villaverde auzokide eta Pikara Magazineko erredaktorearekin eta Sanfraneko Elkartasun Sareko kideekin batera, hiru hitzaldi-bilera-eztabaida ziklo bat antolatzea proposatzen dugu, gai komunei buruz modu kolektiboan hausnartzeko. Hitzaldiak apirilaren 10, 17 eta 24an izango dira, 12: 00etatik 13: 30era.
Apirilaren 10eko mahai ingurua: "Auzo bizigarriak" >>>>>> EMAN IZENA HEMEN
Amaia Perez Orozcorekin hizketaldia gure auzoen bizigarritasunaren inguruan, ideia hau ikuspuntu zabal eta integratzailetik ulertuz: zaintzari, zahartzaroari, irisgarritasunari, segregazioari et biolentziari buruz hitz egingo dugu, besteak beste.
Hizketaldiaren ostean mahai-inguru formatuan gehituko zaizkigu San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabalako taldeen Kordinakundeko partaideak eta auzo hau bizigarria izan dadin egunero lanean diharduten bizilagunak: Carlos Ascunce, Marta Perez, Quinndy.
Apirilaren 17ko mahai ingurua: "Etxebizitzaren arazoa eta erresistentzia mugimenduak" >>>>>> EMAN IZENA HEMEN
Bilboko etxebizitza sindikatuekin batera auzoan eta lurraldean bizi dugun etxebizitza arazoaren eta honen aurrean garaturiko erresistentzia mugimenduen inguruko hizketaldia.
Apirilaren 24ko mahai ingurua: "Sareen Sarea" >>>>>> EMAN IZENA HEMEN
Time
(Larunbata) 12:00 - 13:30