marzo, 2020

mar03mar(mar 3)11:00dom05abr(abr 5)16:00AkelarreBWALL kolektiboaren erakusketa(marzo 3) 11:00 - (abril 5) 16:00 Event Type :Exposición,Instalación,Música,Performance,Poesía

Detalles del evento

Bwall Collective Elkarteak martxoko erakusketa kolektiboa antolatuko du Sareanen “AKELARRE”. Bederatzi emakumek osatuko dute erakusketa, teknika ezberdinez errealitatea ikusteko forma ezberdinak dituztenak.

Martxoaren 18an, 19.00etatik aurrera, erakusketaren irekiera ospatuko dugu. Artistak edukiko ditugu bertan eta "Ellas son poetas" emakumeen kolektiboa hurbilduko zaigu errezitatzen. Musika aldetik, Vinyl sesioa antolatuko dugu: Txuck Turner , Belle Brown eta Electronic Starren eskutik, Soul, Funk , Dance, Boogalo eta Salsa musika estiloekin, besteak beste. BWALL kolektiboaren helburu nagusia Bilbon bizi diren artisten lana ikusaraztea da, eta ekintza ezberdinen bidez, disziplina ezberdinen artisten arteko erlazioa sustatzea.

Erakusketaren komisarioa Olatz Arrese da. Ikusi hemen bere lana: Instagram: @bwall_collective / Facebook: Bwall Collective.

BWALL COLLECTIVEren edizio honetan parte hartuko duten artistak hurrengoak dira:

- PI Ortiz: Barakaldoko ilustratzailea eta komiki egilea. 1995ean hasi zen erakusketetan parte hartzen eta autoedizioaren munduan aritu da urteetan zehar. 2019ko bukaeran argitaratu zuen bere azkeneko eleberri grafikoa "Peluqueras", bere lan esperientzietan oinarrituta dagoena.

- Carmen Ortiz: arkatzez eginiko erretratuetan espezializatuta dagoen ilustratzailea. Bere lana nazioarteko hainbat aldizkari eta web orrietan argitaratua izan da. 1995etik bakarkako erakusketa eta erakusketa kolektibo ugarietan parte hartu du. Nabarmentzeakoak dira "Iconografía Unamuniana" Salamancako San Eloy aretoan eta "LOUD PLACES" Logroñoko Estudio 22 espazioan.

- Naroa Gutiérrez

- Vanessa Gredilla: Bilboko artista plastikoa. Pop, zinema, telebista eta iragarkien eta 60ko hamarkadako underground kulturaren munduan aritu da. Pop Art esparruko artiste influentziatua, hala nola, equipo crónica, David Hockney, James Rosenquist eta Peter Blake. Batez ere erretratuan egiten du lan, errealismoaren eta poparen arteko hizkuntza erabiliz.

- Sara Prieto: diseinu grafikoan eta ilustrazioan formakuntza jaso du. BAFFESTen iruditeriaren sorrrarako Barakaldoko Udalaren ohiko kolaboratzailea da.

- Eva Mena: EHUko Arte Ederretako Fakultatean pinturan lizentziatua. Black Power feministarekiko hurbil dagoen lana: emakume beltzen erretratuak dira bere obraren zati handia, diskriminazio bikoitzaren errealitatea azaleratu nahian.

- Muraleslian: esklerosi anizkoitzaren diagnosia jaso zuen oso gazterik, eta ordutik, bere ikuskera guztiz aldatu da. Denbora, esperientziak oso baliozkoak bihurtzen dira. Hiria, kontsumismoa, sistemaren apurtuta dagoen hori aldatzeko makinaria... guzti hau da bere obra.

- Mel: mihiseean pintura akrilikoz egindako obren erakusketa aurkeztuko du. Fikziozko pertsonaiak kolore lausoez inguratuta, umore ikutu batez. Bere barneko mundua azaleratzen du horrela, errealitatea eraldatuz, folorez eta fantasiaz betez.

- Celia Cuevas: Donostian jaioa, bizitza nomada eduki duena. Arte Ederreko ikasketak egin zituen, eta muralismoa jorratu du, diseinu grafikoaz, erretratuaz eta eskulanez gain.

“ELLAS SON POETAS” kolektiboko emakumeek euren burua hala deskribatzen dute: Somos unas cuantas mujeres / Somos unas cuantas poetas/ Amamos las letras y no nos rendimos por los cauces puretas…../ Las poetas que van recitar en Bwall son: Haizea Malabaricia ; Amaia Conde; Marian Puertas; Greta Frankenfeld; Soraya Pereña e Idoia Carramiñana.

Vinyl sesioan parte hartuko dute:

- Txuck Turner: duela 20 urte hasi zuen bere DJ ibilbidea. Musika beltzean espezializatuta dago: funk, jazz, soul, hiphop, boogalo eta salsa. Bilboko hainbat aretoetan erreferentea da, binilo bilduma ikaragarria du eta hala izanik diggin vinylaren zalea da.

- Belle Brown: musika pasioz bizi du. Hasiera baten jazz eta metal generoetan aritu zen, baina musika berriak ezagutzeko prest egon da beti. Soul eszena ezagutu zuenean bertan sartu zen burubelarri. Estilo ezberdinetan sakontzen joan da: Northern Soul, Boogaloo, Jamaicano, Modern…

- Electronic Star: disziplina anitzeko artista, musikaren eta artearen zale amorratua. Musika klasikoa izan zen bere hasiera, eta haziz joan zen, esperimentatzen, gaur egun musika estilo zabalak jorratuz: soul, Funk, Disco, hiphop 90, acidhouse…

Hora

Marzo 3 (Martes) 11:00 - Abril 5 (Domingo) 16:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X