marzo, 2019

mar5mar - 4abrmar 519:00abr 4Auzoko emakumeon begiradakerakusketa kolektiboa19:00 - (abril 4) 10:00 Event Type :Exposición,feminismos

Detalles del evento

Auzoko emakumeon begiradak San Frantziskon, Bilbo Zaharrean eta Zabalan bizi diren, lan egiten duten, sortzen, edo aldarrikatzen duten emakumeen lanak batzen dituen erakusketa kolektiboa da.

Erakusketak emakumeon ahotsez eta begiradaz eta ikuspuntu feministaz hurbildu nahi du gure inguruko aniztasunera eta errealitatera. 

Askotariko proposamenak aurkitzen dira erakusketan: memoria kolektiboa sortze aldera emakumeon historia berreskuratzen duen proiektua, auzoan emakumeon etxearen beharra aldarrikatzen duena, ehungintzaren bitartez lan munduratzea jorrazen duena, ilustrazioa eta argazkigintza baliatuz auzoaren ikuspuntu ezberdinak eskaintzen dituztenak. Lurraldea zeharkatzen duten eta modu partekatuan bizitza eredu berriak sortzea propsatzen duten premiazko gaien iguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte proiektu guztiek.

¿Nola bizi dute auzoa bertoko emakumeek? ¿Ze erronka eta zailtasun dituzte? ¿Zeintzuk dira haien motibazioak? ¿Zerk emozionatzen ditu? ¿Zerk pizten du haien interesa? ¿Elkarbizitzarako ze alternatiba mota imagina ditzakegu? Gure lurraldearen parte dira istorio hauek, Sareanen elkar entzun, bizi eta gurutzatu daitezen espazioa sortu nahi dugu. 

Erakusketa Sareanen bisitatu ahal izango da martxoaren 5etik aurrera eta martxoak 15 izango da irekiera ofiziala, programazio bereziaz lagunduta. 

Artista partehartzaileak: Ellas; Galtzagorri – Koloretxe; Olga Ruiz; Ritha Thende Mingomba; Mari Makeda; Marian Puertas; Recrea2; Ruth Juan

Hora

Marzo 5 (Martes) 19:00 - Abril 4 (Jueves) 10:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X