abril, 2019

mie03abr(abr 3)19:00dom05may(may 5)22:30Bilboko arte urbanoaerakusketa kolektiboa(abril 3) 19:00 - (mayo 5) 22:30 Event Type :Exposición,Música,Poesía

Detalles del evento

Bilbon bizi diren artista urbanoek osaturiko erakusketa kolektiboa. Artistek teknika anitzak erabiltzen dituzte, hala nola pintura akrilikoa, teknika digitalak, posterizazioa edo pintura plastikoa.
MEL artistak erakusketa honetarako ilustrazio koloretsuak eta lauak aurkeztuko ditu. Haien bizipenak aurkezten dituzten fikziozko pertsonaiak erakutsiko dizkigu, era berean, bere barneko mundua azaleratuz. Obrak mihise txikietan eginiko pintura akrilikoak izango dira.
TXARR artistak momentu bakoitzean propio sentitzen dituen adierazpenak bilatzen ditu eta hauei zentzua eman. Posterizazio teknika erabiltzen du, espresioa sortuz orban eta formen bitartez. Formatu handian spray-az baliatzen da margotzeko, aldiz, formatu txikian, tinta txinatarraz eta akuarelaz.
Malk (malaletxe) artista Medellinen hazia, Bilbon finkatua. Artista urbanoa eta ilustratzailea. A.P.C. crew.
Estrella Electrónica artistak collage digitalaren teknikaz irudiak sortzen ditu, zinema klasikoko pertsonaia zaharrak fluor tonu modernoekin uztartuz. Ezinezko egoerak sortzen ditu, gaur egungo gizartearekiko kritiko diren mezuez jantziak: gaur egun bisuala den orok esanahi handia du, berriz, giza balioak beste plano batean geratu dira.
LaTrini artistak emozioz beteriko mundu baten bitartez lortzen den fikzio eta errealitatearen arteko proposamena aurkeztuko du. Pertsonaien edertasunaren eta haien egoeraren iluntasunaren arteko munduan barrena eramango gaituzten irudiak ikusiko ditugu. Figurak eszena surrealistetan elkarbizi dira, errez antzemango ditugun egiez josiak daudelarik. Protagonistak emakumezkoen kondizioaren eta errealitatearen arteko konfrontazioan jaiotzen dira, eta ikusleari egoera honetan zehar bidaiatzea proposatzen zaio. La Triniren obran barreiatzea mundu berri bat ezagutzea da, non ilustrazio generoak plastizitatean eboluzionatu duen, eta pintura narratiboan amaitu.
Erakusketa apirilaren 3tik aurrera bisitatu ahal izango da, baina inaugurazioa apirilaren 4ean ospatuko dugu, 19:00etan. Egun honetan, alde batetik Txuck Turner eta Ausokobeatz DJak edukiko ditugu, Funk, Soul, Boogalo eta Hiphop doinuekin. Honez gain, Lola Guerricaechebarria poetaren errezitaldiaz gozatu ahal izango dugu.

Hora

Abril 3 (Miércoles) 19:00 - Mayo 5 (Domingo) 22:30

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X