febrero, 2019
Detalles del evento
Izaskun Arandia ekoizle eta zuzendariak Euskal Herrian sortzen ari diren bi LGTBIQ+ ikus-entzunezkoen nondik norakoak aurkeztuko dizkigu, parte-hartzaile batzuekin batera. Proiektuak hurrengo hilabeteetan kaleratuko dira, baina, aurkezpen honetan, ildo nagusiak kontatuko dizkigute. PROIEKZIOAK: Websaila:
Detalles del evento
Izaskun Arandia ekoizle eta zuzendariak Euskal Herrian sortzen ari diren bi LGTBIQ+ ikus-entzunezkoen nondik norakoak
aurkeztuko dizkigu, parte-hartzaile batzuekin batera. Proiektuak hurrengo hilabeteetan kaleratuko dira, baina,
aurkezpen honetan, ildo nagusiak kontatuko dizkigute.
PROIEKZIOAK:
Websaila: NI NAIZ NAIZENA (Yo Soy Quien Soy)
Sei kapitulu dituen websail dokumental honetan, protagonistak pertsona transgeneroa izatearen esperientzia kontatuko
digu: zeintzuk dira topatu dituen zailtasunak, beldurrak, ametsak, zer den generoa eurentzat… Kapitulu bakoitzak 10
minutuko iraupena du.
Lehenengo kapituluaren proiekzioa: AITZOLE ARANETA
Film laburra: MI PEQUEÑO SAMURAI
Ekai Lersundiren inguruko film labur dokumentala. 16 urteko mutikoak bere buruaz beste egin zuen Ondarroan, 2018ko
otsailaren 16an. Film laburrak bere ama, aita eta Ondarroako lagunen elkarrizketak jasotzen ditu bere heriotzaren
urteurrenean, aurtengo otsailaren 16an.
Teaserraren proiekzioa
Hora
(Jueves) 19:00 - 22:00