julio, 2019

jue18jul19:00- 21:00Bogaren irudi berriaren aurkezpen jaia!19:00 - 21:00 Event Type :Gastronomía

Detalles del evento

Mundua eta garagardoren sektorea oso arin aldatzen ari da eta eskura ditugun baliabide guztiekin moldatu beharrean gaude. Horregatik, 5 urte eta gero hasieran sortutako etiketa estiloa eta irudia freskatzeko erabakia hartu genuen orain hilabete batzuk.

Horretarako, langile, bazkide, laguntzaile, ostalari, banatzaile eta kontsumitzaileen iritziak jasotzen aritu gara. Guztira 35 pertsonek parte hartu dute egindako hausnarketa saioetan eta azken proposamena hautatzeko inkestetan.

Era honetan, gure komunitatearen parte hartzea sustatu eta Bogaren marka indartzea izan dugu helburu. Horrela, packaging biziagoa sortu, gure historiarekin eta itsasoarekin lotua, bai eta enpresaren balioak indartuz ere.

Beraz, aurkezpen ofiziala egiteko momentua iritsi da eta zuekin konpartitu nahiko genuke Sarean gunean uztailaren 18an antolatu dugun #BogaJaia!-rekin:

  • 19:00etan Irudi berriaren aurkezpena.
  • 19:30etan Autozerbitzuko kañeroen irekiera, merienda maridatua eta rekarga txartelen banaketa.

Parte hartu nahi baduzu, zure gonbidapena behar bezala kudeatzeko beheko loturak baliatu ditzakezu. Zuen izena, pertsona koopurua eta bertaratzeko nahia adieraztea besterik ez duzue .

Hora

(Jueves) 19:00 - 21:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X