noviembre, 2019

jue21nov20:0022:30Esperientzien GauaLove me, Tinder/Undefined is not a function20:00 - 22:30 Event Type :Otros,Performance

Detalles del evento

Love me, Tinder (Temas de hoy, 2019) gizonezkoen autoirudikapenaren patroi hegemonikoen inguruan egindako ikerketa-liburua da, haien diskurtsoak testuinguru baten barruan kokatzen dituena. Liburuaren kaleratzea dela eta, idazleek haien ikerlanari buruzko antzerki bat burutu dute. Hau rol joko baten modukoa da, non swiping-aren dinamikak eta zita itsuen logika perbertitu egiten dituzten. Bere helburua, aplikazioa sustatzen duen vouyer esperientzia, esperientzia enpatiko batean bihurtu.

Bio:

Estela Ortiz UAB unibertsitatean Zientzia Politikoen gradua burutu, eta Escola Massanan Artean tituluduna da. Aktibista eta kultura ikertzailea, 2006tik Facebook eta Instagram-en Filósofos del Tinder (@filosofosdeltinder) izeneko orria kudeatzen du. Bertan, Tinder aplikazioaren perfilak konpartitzen dira, bere biografiaren deskripzioan oinarrituta, gizonezkoen autoirudikapenean amodioaren erabilerari buruzko elkarrizketa sustatzeko.

Nuria Gómez Gabriel (Bartzelona, 1987) arte kritikoa, irakasle eta komunikazioan eta ikus-kulturan ikertzailea da. Bere lana, harreman afektiboen eraldatzea behatzean datza, teknologia berrien eta jagoletza emozionalaren sistemen sarreraren ostean. Bere proiektuak plataforma desberdinetan aurkeztu ditu. Haien artean: CCCBLAB Bartzelonan Kultura Garaikide Zentroan Ikerketa eta Berrikuntza, MACBAko Ikerketarako Euskarri Programa (Bartzelona, 2018-2019), Bideoarteko Jaialdi Internazionala LOOP Bartzelona (Bartzelona, 2017-2019), Kosmopolis Jaialdia (CCCB, Bartzelona, 2019) eta CA2Mko Irudi Ikaskuntza Lanaldiak (Madril, 2016). Egun, Bartzelonako UAB eta UPF unibertsitateekin sustatzen ditu bere ikerketak.

Linkak:

@kkiilllljjooyy, https://www.facebook.com/filosofosdeltinder/ @nuria_gomez_gabriel, www.nuriagomezgabriel.net

Undefined is not a function (zehaztugabe ez da funtzio bat) Javascript-ko mezu akatsen artean nahasgarriena da. Honetan, ordenagailuak amore eman eta honako hau esaten du: ez dakit zer esan nahi duzun, esaldiko zati batek ere ez ez dauka zentzurik. Oroimen nahasiaren zati baten sarrera seinalatzen du. Agian ordenagailuak byte batzuk galdu ditu, edo agian nik neurona batzuk galdu ditut. Live coding performanceizenekoaren inguruan egindako ibilbidea da. Honetan, software sorkuntzan nahasteak nabaritzen dira, makina eta pertsonaren arteko komunikazio eta miskomunikazioa.

Bio:

Olivia Jack programatzaile eta artista da. Askotan, kodigo ireki, kartografia, bideo zuzen eta instalazio interaktiboekin lan egiten du. Bere proiektuen artean, Hydra garapena aurkitzen dugu. Webgune honek kodigo irekiarekin bisualak sortu eta dantza esperimentalaren performance inguruko bitartekoen garapena sustatzen ditu. Performance honen izena Nodos: cuerpos en expansión da, Bogotán 2015 urtean egindako Jaialdi Dantzaldian parte hartu zuena. Egun, Interaktiboen Programan egoiliar izan zen: Mundu Posibleak MediaLab-Prado Madrilen, non software-aske izeneko plataforma sustatu zuen, performance sarerako. Estatu Batuetako San Frantziskon jaio zen eta gaur egun Bogotán, Kolonbian, bizi da.

Linkak:

https://ojack.github.io, https://hydra-editor.glitch.me

Hora

(Jueves) 20:00 - 22:30

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X