iraila, 2019

ar17ira(ira 17)11:00ig27urr(urr 27)16:00heterotopiaerakusketa kolektiboa(iraila 17) 11:00 - (urria 27) 16:00 Ekitaldi mota:Erakusketa

Event Details

Michel Foucault filosofoa heterotopiei buruz ("leku ezberdinak" esanahia duen hitzari buruz) mintzo da France-Culture etxean 1966an eskainitako hitzaldian. Foucaultek mota zehatz bateko espazioengan atentzioa deitu nahi du; ez dira espazio utopikoak, errealak dira, baina gauzak ezberdinak dira heterotopietan. Ez dira sistematik at aurkitzen diren toki idilikoak, sistemaren arrakaletan agertzen diren lurraldeak baizik.

Izaera pribilegiatua duten leku ezberdinak, begi bistan bateraezinak diruditen jarduerak elkartu ditzaketen lekuak. Heterotopietan gertaera magikoak jazotzen dira. Jairako, ferietarako, udako kanpamentuetarako lurraldeak, eraldaketarako kokaguneak. Pertsonon pentsakera irrazionala, alternatiboa, dibergentea, oharkabekoa, ameslaria bilakatzen da leku hauetan, arauak jarraitzeari uko egiten diogu, izaera fantasiatsua eta berritzailea garatzen dugu. Esperimentazio kolektiborako espazio apurtzaileak dira, bizitzeko modu berri eta ez hegemonikoen sortzaile. Proxemia urritzen da heterotopietan, gure inguruan airea gutxitu, eta hala ere, ez dugu arriskua sentitzen, bertako ezaugarriek elkarbanatzera bultzatzen gaituzte.

“Los niños conocen perfectamente dichos contra-espacios, esas utopías localizadas: por supuesto, una de ellas es el fondo del jardín; por supuesto, otra de ellas es el granero o, mejor aun, la tienda de apache erguida en medio del mismo; o bien, un jueves por la tarde, la cama de los padres. Pues bien, es sobre esa gran cama que uno descubre el océano, puesto que allí uno nada entre las mantas; y además, esa gran cama es también el cielo, dado que es posible saltar sobre sus resortes; es el bosque, pues allí uno se esconde; es la noche, dado que uno se convierte en fantasma entre las sábanas; es, en fin, el placer, puesto que cuando nuestros padres regresen seremos castigados.”

Michel Foucault, France-Culture, 1966ko abendua.

Sarean heterotopia gisa, hau da gure urteurrenaren erakusketarako gaia.

Txema Agiriano. Erakusketaren komisarioa.

Inaugurazioa: irailaren 18a, 19:00etan.

Artista partehartzaileak: Antón Hurtado, Luis Candaudap, Erika Ede, Carlos Rivera Lauria, Elisabeth Pérez, Diego Sanz (Karramarro), Sol Benavente Molina, Liane Lang, Carmelo Camacho.

Time

Iraila 17 (Asteartea) 11:00 - Urria 27 (Igandea) 16:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X