marzo, 2019

jue14mar19:00- 21:30InpostoreaElena Fernandezen eleberriaren aurkezpena19:00 - 21:30 Event Type :Literatura

Detalles del evento

Elena Fernandezen, Barakaldoko idazlearen, bigarren eleberriaren aurkezpena. Intriga istorio baten bidez gure gizartean jasaten ditugun hainbat faktore azaleratuko dituen liburua da hau. Eleberria beltzaren tematikaz haratago, gizarte erradiografia eskaintzen du “Inpostorea“-k, arrazakeria, pobrezia, prostituzioa eta drogak bezalako problematiken bidez. Honez gain, eleberriak arreta jartzen du bereziki emakumeak baldintzatzen dituzten gizarte ezaugarrietan. Elena Fernandezen lehenengo eleberrian, “Cerezas amargas“, emakumeen kontrako biolentzia zen oinarrizko gaia; oraingoan, aldiz, emakumezkoen konfidantza falta izango da leitmotiv-a, erronken aurrean euren burua gutxiestearen jarrera. Sentimendu hau izango da emakume protagonista bere burua fraudetzat hartzera eramango duena, inpostorea sentitzera eramango duena.

ELEBERRIAREN SINOPSIA
Edurne, Bilbaoko museoko arkeologo gaztea, bere bizitzari berrekin nahi dio jasandako erasoaren ondoren. Azkenean bere babeslekua utzi du, Axlorreko kobazulora sartzeko Museoak duen proiektuak adoreturik. Dimarako bidaiak Bilbaoko Cortes kaleko etxeko bizitza berriarekin uztartzen ditu. Hala ere, proiektu biekiko ilusioa zapuztu egingo da bere burua udalerri malapartatuan gertaturiko hilketa berri betean nahasturik ikustean. Heriotza hau baldintza ilunetan jazotako beste batzuen hasiera baino ez da izango. Izuak hartu egiten du Jorgek, psikopata batek, egin dion erasoa biziberritzen duelako. Gainera,
antsietatea handia pairatzen du arkeologoen konferentzia europarrean museoko taldea ordezkatzeko erronkaren aurrean. Inpostore sentitzen da. “Inpostorea”k protagonistak bere burua gainditzeko barne borroka bat suposatzen du. Baita, ordea, bidegabekeriak aldatzekoa ere. Jokabide kritikoak protagonista egoera arriskutsuetan paratuko du. Prostituzioa, pobrezia, elkartasuna edo arrazakeria bezalako gaurkotasuneko gaiez ehundutako trama bat.

Euskaraz eta gazteleraz argitaraturiko eleberria da hau, “Inpostorea” eta “La impostora” tituluen pean.

Hora

(Jueves) 19:00 - 21:30

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X