urria, 2019

az30urr19:3021:00Luxuzko ospakizuna!Heather Kapplow artistaren lan prozesua19:30 - 21:00 Ekitaldi mota:Beste batzuk Ekitaldiaren etiketakHeather Kapplow artistaren

Event Details

Heather Kapplow, BilbaoArte bisitatzera datorren artista estatubatuarra, urriaren 30ean arratsaldeko 19:30etan bere luxuzko proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Bere lan artistikoa eskulturak egitean eta esperientziak sortzean datza, egunerokoan jendearentzat luxua zer esan nahi duen adierazteko. Adibidez, Heatherrentzat luxu bat da BilbaoArtean sartzeko aukera izatea, Estatu Batuetan honako gunerik ez dagoelako -edonor joan daitekeen lekua, bertan tresnak eta softwarerra erabiltzen ikasi eta gauzak egiteko-. Jendea BilbaoArte bezalako gunerik gabe bizi daiteke, baina oso atsegina da haiek izatea! Hemengo argazkiak, jendeak Suitza, Bielorrusia eta Danimarkako ekitaldietara eramandako luxuena dira.

Badago zer edo zer zure bizitzan behar ez baino asko disfrutatzen duzuna? Horrela bada, 2019ko urriaren 30ean 19:30etan zure luxuzko objektuarekin batera etorri. Zure luxuzko artikulu pertsonala brindis batekin batera ospatuko dugu. Heather zure objektuari argazki bat egin eta hari buruz jakiteko galdera batzuk egingo dizkizu. Ezin bazara luxuzko artikuluaren ospakizunera hurbildu, kontuan izan zure ideiak honako galdetegi honi erantzuten gehitu ahal dituzula: http://tiny.cc/lujo

Time

(Asteazkena) 19:30 - 21:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X