julio, 2019

mar2jul - 9sepjul 212:00sep 9Putxero y sobremesaudako erakusketa kolektiboa12:00 - (septiembre 9) 20:00 Event Type :Exposición

Detalles del evento

Amamaren etxera noan bakoitzean eta baso bat ur eskatzen deutsadanean honek aluminiozko katilu zahar batean ematen deust. Katilu honek 40 urte baino gehiago darama amamaren sukaldean eskegita, eta betidanik deitu izan deutso “putxero”, nahiz eta lapikorik ez izan. Modu horretan ura askoz ere freskoago mantentzen dela esaten dau. Etxean pentsatzen dodanean amamaren etxea imajinatzen dot, berak jositako tapizez betea, hormetan nik 11 urtegaz pintatutako koadroak eta mahaiak familia argazkiz josita. Baina batez ere putxeroa datorkit burura.

Putxero y Sobremesa talde erakusketa eta elkarrizketa batez osatutako ekitaldi bat da. Etxearen intimitatea abiapuntutzat hartuz, bertan bizi diran pertsonen arteko harremanak eta honeek espazioagaz dauzkien loturak aztertzen dira. Sobremesak edo bazkalondoak batzarrerako eta hartu-emanetarako akzio bezala jokatzen dau, janariagaz eta sukaldatzeagaz erlazionatzen doguna.

Putxero egunerokotasunagaz zerikusia daukien piezek osatzen dabe. Artistek etxearen eremu pribatua intimitatea azaleratzen daben obrekaz aztertu egiten dabe. Erakusketan agertzen diran elementu nagusienak oihalak, josketa eta portzelana dira, egunero etxean ikusten doguzan gauzak izanik.

Sandra Cadenas Sesma

 

Erakusketare inaugurazioa uztailaren 4ean izango da eta euztailaren 10ean erakusketaren barneko aktibitatea programatuko da. 

Hora

Julio 2 (Martes) 12:00 - Septiembre 9 (Lunes) 20:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X