octubre, 2019

jue17oct(oct 17)20:00dom20(oct 20)15:00Sareanen 4. urteurrenaUrteurren bazkaria eta festa20:00 - 15:00 (20) Event Type :Gastronomía,Música,Otros,Performance

Detalles del evento

Hilabete honetan Sareanek 4. urteurrena ospatuko du kultur programa anitza eta irekiarekin urriaren 17 eta 20 egunetan.

Dakizuenez, Sareanen jatorria 80. hamarkadan kokatzen da, San Frantzisko auzoko energia artistikoa, kulturala eta politikoa lotu zituen auzo espazioaren sorreran. Kultur Bar izan zen hasiera, Mariaren Bihotzaren Plazaren 4. zenbakian helburu hauek hezurmamitu zirenean.

Urteak aurrera joan ahala proiektua eraldatuz joan da, etapa ezberdinak zeharkatuz: 1998an Txakur Berdea Sarea jaio zen Kultur Bar zenaren espazioan sorturiko ekimen eta elkarlanetatik. Hala, Txakur Berdea Sarea auzoko kolektibo eta auzo elkarteentzako topaketa eta kultur espazioa bihurtu zen. Txakur Berdea Sareak 2008an itxi zituen ateak, eta 2015ean, espazioaren aldeko aldarrikapen eta borroka luzearen ostean, Sarean Kultur Elkartea irekitzea lortu zen, gaur ezagutzen dugun moduan. Hauxe da gure proiektu maitearen bizitza luzearen azken etapa, eta etapa honen urtebetetzea ospatuko dugu hilabete honetan.

4 urte bete ditugu: bidea ez da beti erreza izan, baina irmoki gabiltza, kulturaren, aldarrikapenaren eta elkarlanaren aldeko apustua idarrez mantenduz, San Frantziskoko espazio txiki honetan hasieratik presente egon den moduan. Gaur egun aurkitzen garen tokira ekarri gaituen hori ospatu nahi dugu: ibilbidea, erlazioak, adiskidetasuna, kolaborazioa... eta zuekin guztiekin partekatu nahi dugu ospakizuna!

Urriaren 17a 20:00etatik aurrera: urtebetetze jaia! Musika, performancea, dantza eta giro ederra Sareanen.

Programa:

20.00 - 20.30: ongietorria, proiektuaren azalpena eta urtebetetze kanta - Yogurinha

20.30 - 21.00 Performance Beñat Krolem + Jon Martin

21.00 - 21.30 Severine Beata + Beatriz Sánchez

21:45 - 22:30 Irrekoñozibles Kontzertua

22:30 - 00:00 DJ Big Man

00:00 Amaiera

Urriaren 20a 14:00etatik aurrera: piknika plazan! Sareanetik mahaiak, aulkiak, platerak, cus-cusa, enpanadak... eramango ditugu plazara hurbildu eta parte hartu nahi duen ororentzat. Zuen pikoteo gozo gozoa ekartzera animatu nahi zaituztegu ere, hain elegante egiten duzuen platertxo hori, ekarri eta parte hartu pikoteo kolektibo honetan!

(eskertuko genuke partehartzea baieztatuko bazenute kultura@sarean.info emailera idatziz eta esanez jateko zeozer ekartzeko asmoa duzuen edo ez)

Eta beti egiten dugun moduan, gogorarazi nahi dizuegu, Sareanen lan ildoan lanean jarraitzen dugula, proiektua irekua dela eta hilero batzen garela asanbladan bertan zer gertatzen den erabakitzeko. Asanbladan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu: auzoko kultura, artea eta elkarte mugimendua zuen interesekoa bada, idatzi, ongietorriak izango zarete!

Hora

17 (Jueves) 20:00 - 20 (Domingo) 15:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X