marzo, 2020

vie13mar19:0020:30Siempre estuvimos aquí, siempre fuimos guerrerasLiburu eta proiektu editorialaren aurkezpena19:00 - 20:30 Event Type :feminismos,Literatura

Detalles del evento

Guerreras argitalpenaren aurkezpena. Ikerketa proiektua da, literarioa, artistikoa, arreta emakumeen arkeologian eta prehistorian izandako posizioarengan jartzen duena.

Guerreras zenbait galderei erantzuna bilatzearen beharrean jaio zen: zein zen emakumearen papera prehistorian eta antzinaroan? zergaitik heldu zaizkigu soilik gizonezko protagonistak dituzten istorioak? ikertzaileek objektibotasunez eta metodo zientifikoa jarraituz eraiki dituzte haien ikerketen kontakizunak? ateratako ondorioak errebisatu dira inoiz, gizadiaren etapa bakoitzeko gizarte eta teknologia aldaketen arabera?

Emakume historialari, arkeologo eta psikologoek hasiera batean behar genituen datuak gure eskura jarri zituzten. Datu hauetatik abiatuz idazle ezagunek eta amateurrek historiaren berreraikitze ariketari ekin zioten: begirada kritikoaz, irudimena aske utziz, munduko zazpi kokalekuetara garamatzaten testuak idatzi zituzten.

Sumeria, Tigris eta Eúfrates artean, gaurko Irak eta Irán, Antzinako Egipto, Nilo ibaiaren ertzean, Saba, Itsaso Gorriak banandutako erreinua, gaurko Etiopía eta Yemen, Greziako Arcadia, Mediterraneoak bustia, Italiar Penintsularen hegoaldean, gaurko Calabria, Anatolia, Egeo Itsasoan, uhartez inguratuta, gaur egungo Turkia, eta Iliria, Adriaticoaren jabea, gaur egungo Albanian kokatzen dena.

Zenbait irudigile bidelagun izan ditugu ere: aurkitutako egitateen eta idazleen narrazioen inguruko haien ikuskera eskaini dute.

Proiektuari buruzko bideoa:

https://vimeo.com/260278335

Hora

(Viernes) 19:00 - 20:30

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X