julio, 2019

mie10jul18:00- 21:00Sobremesaudako erakusketa kolektiboaren barneko aktibitatea18:00 - 21:00 Event Type :Charla,Coloquio,Exposición,Otros

Detalles del evento

Solasaldia, ellkarrizketa. Mahaiaren inguruan jesarri, hitz egin, entzun, ideiak partekatu.

Espazio bat elkarbanatuko dogu jaten eta edaten dogun bitartean, epeltasunean.

Sra. Polaroiskaren Lady Jibia (2006) laburmetraia elkarregaz ikusiko dogu, non genero rolen eta honeen ezarketaren inguruan hausnarketa bat planteatzen dan. Sukaldeak eszenatoki bezala jokatzen dau, etxearen eremu pribatua izanik eta emakumea protagonista bezala agertuz. 

Proiekzioaren ostean artistek euren lanari buruz hitz egingo dabe eta iritziak partekatuko doguz.

Parte-hartzaileak:   Rocío Agudo, Eva Balmisa,   Aintzane De Luna, Oihana Razkin, 

Sra. Polaroiska, Marta Valverde.

Sra. Polaroiska Alaitz Arenzanak (Bilbo, 1976) eta María Ibarretxek (Bilbo, 1977) osatutako kolektibo artistiko bat da. Euren obretan instalazio koreografikoak, pelikulak, performace eta  site specific piezak aurki daikeguz. 2017an Gure Artea Saria irabazi eben Euskal Herrian egindako ekarpen artistikoarengaitik. Horrez gain, Injuve Saria, Ertibil Lehen Saria eta Madrileko Koreografia Lehiaketako Lehen Saria irabazi dabe besteak beste. Gaur egun Azkuna Zentroan lanean dabilz, kolektibo egoiliar bezala.

Euren pieza eszenografiko eta audiobisualak hainbat arte zentro eta festibal internazionaletan aurkeztuak izan dira: Artium Museoa, Museo Reina Sofía, Guggenheim Museoa, Estokolmoko Cervantes Institutua, Manchester, Pariseko Festival des Cinémas Différents,, La Casa Encendida, Bilbao Arte Fundazioa, etab.

Hora

(Miércoles) 18:00 - 21:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X