febrero, 2019

jue14feb20:00- 23:00Sukaldaritza mexikar prehispanikoaMayebtik Saharara proiektua20:00 - 23:00 Event Type :Charla,Gastronomía,Taller

Detalles del evento

Mexiko eta Euskal Herriaren arteko erlazioa historikoa eta anaitasunezkoa da. Erlazio honek barnebiltzen ditu, besteak beste, platillo mexikarrak: hauetan azaltzen dira dieta eta osagai prehispanikoak. “Mayebtik Saharara” proiektuak herrialdeen historia ez idatzia ikertzen du Amerika, Europa eta Afrikako 15 gizarte ezberdinen jatekoen historiografia eginez. 2019 Euskal Herrira etorriko diren hirugarren urtea da, Mexiko-Euskal Herria erlazioen inguruko landa lanak burutzeko helburuarekin.  “Mayebtik Saharara” plataformatik lantegi/solasaldia proposatzen dugu, partehartzaileek Mexikoko sukaldaritza prehispanikoko platillo eta osagaien historia ezagutu eta egin ditzaten.
···
ADI: gogorarazi nahi dizuegu otsailean gastronomia tailerraren formatua ezberdina izango dela. Afaria izan beharrean, degustazio txikia proposatu dugu, horregatik, ordaindu beharreko prezioa, 5€ izango dira. 
···
Egingo ditugun platillo mexikarrak:
Pico de Gallo eta Guakamolea; Molleteak; Sopecitos; AzenorioTinga ; Dzabil Kuum; Xocoatl (1600. urteko errezeta, Kakawtik Txokolatera bitarteko historia azalduko dugu).
Bideratzaileak:
Aime Sharon Aguilar: kultura bakoitzeko baliagarriena fusionatzen saiatzen den gastronoma da. Sor Juana klaustroan ikasi zuen eta bere inspirazioa eta ikerketa ildoa sukaldaritza prehispanikoa da.
Christopher Perez: sukaldari mexikar tradizionala da, Mexikoko jakien eta munduko beste kulturen arteko bat egiteak aztertzen ditu. Honez gain, Mexikon elikatzearekin erlazionatzen diren eta desagertzeko arriskuan dauden teknologia eta teknikak berreskuratzen dihardu.
Aktibitateak 20 partehartzaileentzako plazak izango ditu.
Izen ematea: otsailaren 5etik aurrera egin ahalko da. Horretarako Sareanen barrara hurbildu eta izena ematerako unean 5€ utzi beharko dira. Ordainketa hau platilloen dastaketaren eta zerbeza baten truk izango da. 

Hora

(Jueves) 20:00 - 23:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X