marzo, 2019

mie6mar19:30- 22:00Tipex + Difuntos telarañaKontzertua19:30 - 22:00 Event Type :Música

Detalles del evento

Típex Valentziako punk garage taldea, duela gutxi jaio den arren, oso azkar musikaren lehenengo mailan kokatzea lortu du. Óscarrek, Maríak eta Chimok ibilbide luzea egin dute musika munduan. Oskar Valentziako hardcore talde garrantzitsuen parte izan da, Zanussi eta Derrota, baina izaera eklektikoak hardcorraren barneko bestelako taldeetara eraman du ere, hala nola Cuello taldera. María Las Rodilleras talde mitikoaren partaide izan zen, Cramps-ek indarrez influentziaturiko nesken postpunk taldea. Chimo Benidormeko Emergency garage taldearen kide izandakoa da.

Denbora epe laburrean estatuko punk eszenan lekua hartu dute Tipex-ekoek, soinu soil, arina eta distraziorik gabekoa eskainiz. Denbora epe laburrean ere LPa argitaratzea lortu dute, eta hauxe da Sareanen aurkeztuko dutena. Haiek izan dira LP honen grabaketaren arduradun (Nick lagunarekin batera), La Residencian (Túria hiriko espazio autegestionatu eta kontrakulturala) egin dute lan hau eta gertuko duten Flexidiscos zigiluak/dendak editatu du.

Tipex-en kontzertuarekin batera, beste punk talde bat izango dugu Sareanen: Difuntos telaraña, Valentzia eta Santurtziko kideak dituena (Mármol-eko kideak). Gau honetan aitzakiarik gabeko punka aurkituko duzue Sareanen, letra zorrotzak eta laurogeiko hamarkadako giroa.

Kontzerturako sarrera prezio libre bidez egingo da

 

Hora

(Miércoles) 19:30 - 22:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X