mayo, 2019

mar07may(may 7)19:30dom02jun(jun 2)22:30Umberto Mastroianniri omenaldiaPasquale Proiaren erakusketa(mayo 7) 19:30 - (junio 2) 22:30 Event Type :Exposición

Detalles del evento

Umberto Mastroianni (Fontana Liri 1910 - Marino 1998), XX. mendeko eskultore italiar handienetarikoa izan zen. Ikerketa esperimentala eta berritzailea jorratu zuen artista garaikide dinamikoa, ospe internazionala lortu zuena. Mastroiani askotariko materialekin forma geometriko dinamikoak sortu zituen lehen eskultore italiar abstraktua izan zen. Bere ikerketa erro figuratiboetatik agertzen da, eta abiaduraren miresmena, abangoardia futuristen bizitasuna, kubismoa eta surrealismoa agertzen dira bere obran. Indar lerroen koagulazio gisa, materian harrapaturiko keinuen eztanda sortzaile den nukleo gisa ulerturiko egituren balio dinamikoen etekina ikertzen du. Pasquale Proiaren argazkiak laser esperimentazioaren ondorekoak dira, espazio-pinturarekin erlazionaturikoak, argi-marrazkiak. Abanguardiako ikerketa poetikoa da Pasquale Proiarena, ezaugarri anitzez josia: marra eta forma harmoniotsuak, kolore eta bariazio tonalez atonduak, hasierako subjektua abstraktu liriko boteretsuan digitalki transformatzen dutena. Pasqualek arketipoa subjektura hedatzen du, Umberto Mastroiannik egin zuen moduan. Errepresentazioa aldatzen du, jada ez da momentua era fidelean erreproduzitzen, esentzia eta gauzen bizitasunaren, energiaren, egituraren materializazioa agertzen da, espazio dimentsioa txertatuz. Pasqualek sortzen dituenak zintzilikaturiko munduak dira, imaginazioarentzako probokazioa, gure barnean dagoenaren eta kanpokoaren arteko erlazioa entzutera eta begiratzera bultzatzen gaituen ezohiko parentesia. Pasquale Proiea Fontana Lirin jaio zen 1963. urtean. 70. hamarkadan bere aitak zuzentzen zituen "Cinema Italia" zinema sesioetara hurbilduz arte bisualekiko zaletasuna piztu zitzaion. Aurrerago, Roberto Folchettirekin luzaroko kolaborazioa landuz argazkilaritzara hulbildu zen. 80. hamarkadan argazkigintza eta poesian bere ikerketa eta esperimentazio pertsonala hasi zuen, eta hainbat erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen. 90. hamarkadaren hasieran, Vincenzo Bianchiren laserrekin eginiko obren erakusketa dokumentatzean, garai hartan eskuragarriak ez ziren teknologietara hurbildu ahal izan zen, eta modu honetan, bere ikerketaren grina piztu egin zen. 1998. urtetik aurrera irudi abstraktuak lortzeko argazkigintza digitalean jarri zuen arreta, kamararekin eta kamararik gabe, zuzeneko eskaneazioaren bidez eta objektuen moldaketa digitalen bidez. 2014. urtean VideoBardoan (V Bideopoesiako Nazioarte Jaialdian) parte hartu zuen: bere bideoa, "Is anybody out there?" aukeratua izan zen Buenos Aireseko Leopoldo Marechal Arte Eskolan. 2017an, Carlo Emanuele Bugatti irakasleak aurkeztua, Galeria Expo Ex-en bakarkako argazkilaritza erakusketa aurkeztu zuen, Giorio Bonomi arte kritikariaren onespena jasoz, besteak beste. 2018an, Vicenzo Bianchi irakaslearen interbentzioarekin, Galeria Bibliotè de Sora-n (Frosinone, Italia) erakusketa aurkeztu zuen, "Umberto Mastroianniri omenaldia" deiturikoa. Suspendido en la oscuridad más allá del espejo En el microcosmo de las emociones Fluye y se condensa la energía de la vida. Se nutren de la infancia los colores de la creación El latido solitario, en el aliento del cosmos en el fluir incesante le las imágenes de pequeñas cosas que hablan con el infinito de mi Universo Pagano. Trueno, luz, vértigo y soplo de cuchilla Explotan se funden y lacerando las negras paredes Colorean la oscuridad del misterioso Viajes. Pasquale Proia Erakusketa Carlo Emanuele Bugati poetari eskainita dago, erakusketa hau prestatu zendua. Esker mila, irakasle.

Hora

Mayo 7 (Martes) 19:30 - Junio 2 (Domingo) 22:30

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X