abril, 2021

jue15abr17:3019:00Umeak PlazanRecrea2-ek eta cAnicca-k PLAZA-n proiektuaren barnean antolatutako bigarren saioa17:30 - 19:00 Event Type :Taller

Detalles del evento

Umeak Plaza-n haur eta gaztetxoentzako tailer zikloa da, eta plazaren eta auzoaren ingurunea berdeskubritzea du helburu, eguneroko objektuen bizi-zikloen ikuspegitik.

Zaborra da jada inork nahi ez duena, baztertua, zokoratua eta arbuiatua dena. Zaborrak zaborra izateari uzten dio berrerabiltzen denean edo objektu berriak sortzeko material bihurtzen denean. Leku-zaborrak dira erabiltzen diren espazioen funtzioa galdu dutenak, baztertuak, zaindu gabeak, abandonatuak. Leku horietako bereizgarria izan ohi da zaborra sakabanatuta izatea.

Lekuak esploratzea eta baztertutako objektuekin esperimentatzea proposatzen dugu, galdu duenari erabilera itzultzeko, hiriko inguruneari balioa emanez bertan bizi diren objektuekin, eta, horrela, zaborraren kontzeptua iraultzeko, hori guztia espazio publiko bizian jolasteko material, tresna eta espazio gisa erabiliz.

Tailerrak apirilaren 8, 15 eta 22an izango dira, 17:30etatik 19:00etara:

Apirilaren 8ko tailerra: Lehenengo tailerrean, parte-hartzaileek auzoan zehar ibilaldi bat egingo dute zabortzat jotzen diren materialak berreskuratzeko eta horiekin jantziak eta mozorroak egiteko aukerak ezagutuko dituzte. Horrez gain, Mariaren Bihotza Plazaren espazioari buruzko hausnarketa egingo da, mugimendua eta bertako harremana aztertuko dira, auzoko gune nagusiarekiko lotura landuz.

Apirilaren 15ko tailerra: Bigarren tailerra aurreko saioan bildutako zaborretatik ateratako elementuekin jantziak egitera eskainiko dugu: poltsak, kaxak, kartoia, arropa, plastikozko botilak, aterkiak.

Apirilaren 22ko tailerra: Azken tailerrean, jantziak eta mozorroak egiten amaituko dugu eta apaindu egingo gara desfile bat antolatzeko. Espazioari buruzko hausnarketatik abiatuta, interesatzen zaigun ibilbide bat egingo dugu plazan zehar, eta desfile bat prestatuko dugu sorkuntzak erakusteko.

EMAN IZENA TAILERRETAN HEMEN

Hora

(Jueves) 17:30 - 19:00

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X