diciembre, 2019
Detalles del evento
Erakusketa hau Xólotl-Macuilxóchitl-i, plazeraren txakur/numen jainkotasunari, eginiko eskaintza xumea da. Bertan 2013tik gaurdainoko tartean sortutako pieza grafikoak eta bideografikoak azaltzen dira. Artista egilea mexikarra da, Rurru Mipanochia izenekoa. Bilduma txiki honetan
Detalles del evento
Erakusketa hau Xólotl-Macuilxóchitl-i, plazeraren txakur/numen jainkotasunari, eginiko eskaintza xumea da. Bertan 2013tik gaurdainoko tartean sortutako pieza grafikoak eta bideografikoak azaltzen dira. Artista egilea mexikarra da, Rurru Mipanochia izenekoa.
Bilduma txiki honetan azpimunduarekin erlazionatzen diren eta egunerokotasuneko sexualitatearekin eta mendebaldeko inbasioaren aurretiko erritu mesoamerikarrekin zer ikusia duten zenbait errepresentazio ikusi ahalko dira.
Iraupen datak: abenduaren 10etik urtarrilaren 12ra.
Itxiera topaketa eguna: urtarrilaren 29an, 19:30etan. Egun honetan bisita gidatua eskainiko da artistaren eskutik, azaletik bada ere, pieza bakoitzaren nondik norakoak kontatze aldera. Ikuslegoa azpimundura gonbidatzea, beldurrik gabe sakonera hurbiltzea, hauxe da helburua. Gainera mokadutxoa eta edaria eskainiko da.
Hora
Diciembre 10 (Martes) 11:10 - Febrero 3 (Lunes) 15:10