mayo, 2019

vie24may18:0019:30Matematikak zure eskuetan (Bilbo Zaharreko ikuspuntu kulturaletik)Zientziaz blai18:00 - 19:30 Event Type :Charla,Otros

Detalles del evento

Matematikari aditu batek jatorri eta kultura anitzeko pertsonen kontatzeko modu ezberdineei buruz jardungo dau. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, musutruk. Zientziaz Blai zientziaren hedapenerako sortutako ekitaldia da, publiko orokorrari zuzenduta eta San Frantzisko auzoan kokatzen dena, maiatzaren 23 eta 30ean bitartean. Ekitaldia LOGOS erakundearen gidaritzapean antolatzen da. Jardunaldien helburua ezaugarri sozio-ekonomikoengaitik eta instituzio laguntza ezarengaitik kultura zientifikoarekiko sarbiderik ez daben eremuei honeen hurbilketa bat proposatzea da.   PROGRAMA OSOA [maiatzak 23-30] Erakusketa: “Munduko kristalak” Lekua: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea, 14). Ordutegia: martitzenetatik zapatuetara: 10:00 - 13:30 / 16:00 - 19:00 // domeka: 10:00 - 14:00 // astelehena: itxita Prezioa: museorako sarbidea dohainik izango da maiatzaren 23 eta 30ean soilik. Gainerako egunetan sarrerak 3 eurotan salduko dira.   maiatzak 23 (eguena) Zinema-fórum Ex Machina: pelikula ikusi ostean machine learning eta adimen artifizialeko aditu batek bertako ezaugarri zientifikoak aztertuko dauz. Adimen artifizialak gure gizartean sor daikezan eraginak eztabaidatuko doguz. Lekua: Bilborock (muelle de la Merced, 1). Ordutegia: 18:00 (batez besteko iraupena: 3 ordu). Dohainik.   maiatzak 24 (barikua) Hitzaldia: "Matematikak zure eskuetan (Bilbo Zaharreko ikuspuntu kulturaletik)" Raul Ibañez matematikaria eta dibulgatzaileak kultur ikuspuntu batetik abiatuz, hatzamarrekin zenbatzeko modu ezberdinei buruz hitz egingo digu, inguru kultural eta geografiko ezberdinetan erabili diren teknika moderno eta tradizionalak erakutsiz. Lekua: Sarean Elkartea (Mariaren Bihotza plaza, 4). Ordutegia: 18:00 (batez besteko iraupena: ordu 1 eta 30 minutu). Dohainik. . Behaketa astronomikoa: astrofisikari batek Bilboko zeruaren inguruko mirariei buruzko hitzaldi bat emango deusku, teleskopioa eta guzti! Lekua: Mariaren Bihotza plaza. Ordutegia: 21:30 (batez besteko iraupena: ordu 1 eta 30 minutu). Dohainik.   maiatzak 25 (zapatua) Dibulgazio hitzaldiak: “Zientzia eta Gizartea” Zientziaren lau eremu ezberdinetako adituek beraien lanari buruzko gai ugarietaz arituko dira eta honeek gizartean daukien inpaktuaz informatuko deuskue, publikoagaz batera eztabaidatzeko. Hizlariak honeexek izango dira :Marta Macho (matematikaria), Jon Sáenz (meteorologoa), Paula Saiz (fisikaria), Alejandro Tomás (nutrizionista) Lekua: Sarean Elkartea (Mariaren Bihotza plaza, 4). Ordutegia: 18:00 (batez besteko iraupena: 2 ordu). Dohainik. maiatzak 26 (domeka) Irteera geologikoa: geologo adituekaz batera San Frantzisko eta Bilbo Zahar auzoetatik paseatuko dogu alde horretako ibaiaren testuinguru geologikoaren eta iragan historikoaren berri izateko. Lekua: Mariaren Bihotza plaza. Ordutegia: 11:00 (batez besteko iraupena: 2 ordu). Dohainik.   Ekitaldiari buruzko informazioa web-orrian eskuragarri http://crystalclear.es/

Hora

(Viernes) 18:00 - 19:30

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X