
ZER DA GAU IREKIA?
Gau Irekia, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako gune eta kaleetan, gizarte eta kultur ekintzez betetako arratsalde-gaua da.
Sarean elkarteak antolatzen duen ekitaldirik azpimarragarriena da eta bertan mota guztietako talde eta norbanakoek hartzen dute parte, euren ekintzak jendeari aurkeztuz edo besteenez gozatuz.