Auzo elkarkideago eta sortzaileago baten eraikuntzan parte hartu nahi duzu?

SAREANEKIN ERLAZIONATZEKO MODUEN BILA ZABILTZA?

HAINBAT BIDE DITUZU:

 

Izan bazkide:

  • Parte hartu Sarean eta auzoa egituratzen duten erabakietan
  • Proiektuak, edukiak eta jarduerak proposatu
  • Elkartearen lan taldeetan parte hartu
  • Elkartearen zereginetan lagundu

Betebeharreko dokumentuak etxetik prestatu eta bidali ditzakezu, edo nahiago baduzu, gurekin kontaktuan jarri zaitezke eta plazako bulegoan topatuko gara.

Asociación Cultural Espacio Plaza Sarean Kultur Elkarean bazkide izateko urteko kuota honakoa da:

Norbanako bazkidetza (bete inprimakia hemen) pertsona fisikoa 60€*

*Norbanako bazkide-kuota arruntari aurre egin ezinean daudenek 12€ko urteko kuota murriztua eska dezakete.

Erakunde bazkidetza (bete inprimakia hemen) 120€ izaera juridikoa duten enpresa eta elkarteentzat (IFK, errolda eta estatutuak dituztenak).

 

Izan bultzatzaile:

  • Proiektua ekonomikoki sustatu. Auzoarentzako kultur jardueren sorreran lagundu
  • Aktibitate bat ekoiztu: kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak…

Erabaki urtean ordaindu nahi duzun kuota inprimaki honen bidez

Erabaki egin nahi duzun aldikako donazioa inprimaki honen bidez

 

Izan saretelite:

  • Sareanen, tabernan bertan, merchandising pack-a erosi (25€) eta proiektua sustatu auzoko kaleetatik kamiseta harro harro jantziz
  • Nahi izatekotan, periodikoki argitaratzen ditugun elkartearen zereginetan lagundu

 

Izan jarraitzaile:

  • Gure sare zozialak jarraitu: @sareangunea Instagram, Facebook eta Twitterren
  • Utzi zure emaila orrialde honetako beheko atalean eta jaso ezazu gure hileroko buletina
  • Gure ekintzak partekatu eta zabaldu!

NEWSLETTER

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X