Sarean Kultur Guneak zenbait hilabete daramatza itxita.

Duela hiru urte ireki genuen lokala ilusioz beterik, auzoarentzako proiektu estrategiko bat zela buruan genuela, eta gertatutakoak gertatuta ere, pentsaera berbera mantentzen dugu.

Auzotarrak biltzeko gune bat, elkarrizketari irekia, arte eta kulturari irekia, hori da Sarean, Espacio Plaza Sarean elkarteak bolondreski kudeatzen duena, zenbait gizarte eta kultura eragilez osatua,azken finean, auzotarrez osatua.

Gizarte kohesioa eta kulturen arteko erlazioa suspertzeko baliabide bat izan nahi dugu, San Frantzisko auzotik ekintza kultural ezberdinak programatuz, herritarren parte-hartzean oinarritutakoak.

Lokalaren erabilera hitzarmen publiko-pribatu batean finkatzen da, alde batetik Bilbao Ekintza (jabetza publikoa duen lokalaren emakidaduna), beste alde batetik Espacio Plaza Sarean elkartea (espazioaren kudeatzaile eta aktibitateen programatzaile bezala), eta orain arte, PKP 2014 (ostalaritza zerbitzuaren adjudikaziodun bezala).

Ostalaritza “profesionalki” lantzen duen zerbitzu bat izatearen beharra, Udalarekin dagoen hitzarmenaren parte da, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko.

Sarean jatetxean ordaintzen zenuen %10a, Sarean-en gizarte eta kultura proiektura bideratu behar zen, bertako programazio kulturala, materiala, artistikoa eta profesionala aurrera eraman ahal izateko.

Zoritxarrez, azken hilabeteetan ez da horrela izan. Izan ere, PKP 2014 enpresak hitzarmenari uko egin dio, proiektua arriskuan jarriz. Egoera hau dela eta, PKP 2014 enpresarekin kontratua apurtu behar izan dugu.

Kontratuaren haustea hainbat arrazoiengatik izan da. Baina, batez ere, jatetxeko fakturazioaren %10a ez ordaintzeagatik, 11.000€ baino gehiagoko zorrara helduz, eta transparentzia zein langileen dokumentu laboral, fiskal eta segurtasun sozialen faltagatik izan da.

Momentu hauetan, ostalaritza aukera etiko eta iraunkor baten bila gaude. Horretarako, laster deialdi bat irekiko dugu gustatuko litzaiguken ostalaritza zerbitzua deskribitzen duen dokumentuarekin.

Bitartean, lokala ixtea erabaki dugu, hobekuntza batzuk aurrera eramateko eta lokala energia berriekin ireki ahal izateko.

Jakinaren gainean ipiniko zaituztegu,

Eskerrik asko,
Sarean Lan Taldea

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X