Ordua eta helbidea

20:30

Mapa: Plaza Corazón de María

Ekintzaren azalpena

Lehen Sound System (autoeraikitako musika ekipoak) jamaikarrak eta inmigrante jamaikarrek Erresuma Batuan eraikitakoak oinarritzat harturik, King Burningen asmoa haien esentzia mantentzea da, baita viniloan musika saioak eta ekoizpen propioak eskaintzea ere, guzti hau bere autoeraikitako 8000 vatiotako ekipoa potentziatuz.

Dantzatzeko, gozatzeko eta batasunari, errespetuari eta naturari lotutako baloreak dituen kultura hau hedatzeko Roots Reggaeren erabilera egiten du. Giza eskubideen defentsa, errepresioaren aurkako salaketa… Gozatzeaz ahaztu gabe, baina aldi berean aske adierazi gaitezkeen gune bat sortuz, kontzienteki eta errespetuz.

Artista edo taldea

King Burning Sound System Herri Ahotsa  kultur elkartearen parte den talde bat da eta bere helbrua Reggaea eta musika jamaikarra hedatzea da.

 Gunea

Gau Irekiaren 2017ko edizio honetan Mariaren Bihotza Plazan egongo gara gure Sound Systemarekin gure musika eta energia hurbiltzen den ororekin elkarbanatuz. Guztiak ongietorriak izango dira. Forget your troubles and dance!!

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X