Gau Irekia 2017 prozesuak

Sareanek aukeratutako eta dokumentatutako ekintzak dira. Hauetan, bi artista edo talde elkartzen dira Gau Irekia baino lehenagoko hainbat saiotan. Helburua, bien artean emaitza artistiko bat sortzea da, Gau Irekian publikoari erakusteko.

 

Prozesuaren helburua

Prozesu honen helburua Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako emakumeak ikustaraztea da. Aldi berean, zerikusia dauka  Gau Irekiko helburu orokorrekin.

 

Olga Ruiz

Argazkilari profesionala da eta produktuen, katalogoen, editorialen, ekitaldien eta enpresen diseinatzaile eta sortzaileekin egin du lan gehienbat orain arte.

Talde lanen testuinguruan, interbentzio artistikoak lantzen ditu elkarte eta komunitateetan. Argazkilaritza eta ikus-entzunezko lengoaia erabiltzen ditu, praktikaren bidez gizarte eraldaketarako sorkuntza artistikoa garatuz.

https://www.olgaruiz.es/

Auzoetako emakumeak

Igurko egoitzako emakumeei eskerrak eman nahi genizkieke, Sareanera hurbildu baitziren argazki saiorako. Baita Mónica Cuevasi ere, bere gestio eta laguntzagatik. Eskerrik asko  Mª Transito Ruiz, Carmen Arin, Josefa Aostri, Facunda Caballero, Teresa Naverán, Alicia Solana, Violeta Calvo, Josefa López, Camino Castellanos eta Begoá Pilar Macias.

Eskerrak eman nahi genizkieke Bridget, Christabell, Judith eta Ladhiari euren partehartzeagatik eta alaitasunagatik. Guretzat plazer handia izan da eurekin lan egin ahal izatea.

 

Formatua

Asmoa Olga Ruiz artistaren eta auzoetako emakumeen artean elkarbanatutako sorkuntza gune bat sortzea da, Gau Irekiko prozesuen espiritua mantenduz.

Prozesu honetarako Sareanen burututako hiru argazki saio izan ditug.

Olga Ruiz argazkilari eta artistaren lana jarraitu dugu. Olga, harremanetan jarri da San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako emakumeekin eta emakume hauen ikusgarritasunari buruzko iritzia eman digu.

Prozesuaren garapena

Lehenengo saioa

Lehenengo saioan San Frantzisko auzoko Igurko egoitzako 11 emakume izan genituen gure artean. Auto-selfie formatu bat erabili genuen eta haren bidez emakumeek euren autoerretratua atera zezaketen. Horrez gain, Olgak berak ere atera zizkien argazki batzuk.

 

Bigarren saioa

Saio honetan Bridget, Christabell eta Judit izan ziren gure artean, auzoko emakume afrikarrak.

 

Hirugarren saioa

Azkenik, Ladhiarekin egin genuen argazki saioa. Bera Mariaren Bihotza Plazan bizi da eta Sareanen laguna da.

Azken emaitza

Proiektuari bukaera emanez, argazkiak ikusi ditugu eta gustuko dugu ikusten duguna. Emakume anitzak, euren artean maite direnak eta ingurunea eta bizipenak elkarbanatzera gonbidatzen gaituztenak, denok ongietorriak izango garen gune bat.

Emaitza Auzoetako emakumeen argazki erakusketa bat izango da eta Udal Etxebizitzetakoek utzi diguten Gau Irekiko Expo Gunean ikusgai egongo da.

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X