Sin Filtro: “Antierakusketa” baten kronika, Dailey Fernandezen eskutik

Zer gertatzen da espazio bat mundu guztiari irekitzen denean? Deialdiak erantzunak jasotzen ditu? Zeintzuen erantzunak eta zergaitik horienak? Nola antolatu Sareanen partekatuko duten espazio mutantea? Antierakusketa bat da benetan?

Inolako filtrorik gabeko interbentzio baten proposamena aurrera eramateko unean sortu ziren zalantzak eta motibazioak dira hauek. Behin ere, oraindik guztiz ulertzen ez nuen hiri honetan prozesu ziurgabea esperimentatu nahi nuen, zortearen eskuetan utzi ahal nuen guztia, pertsonen kolaborazioaren eskuetan. Proiektuaren irekiera ospatu baino hilabete bat lehenago deialdi irekia luzatu genuen, auzoko eta kanpoko pertsonei, haien objektua, artelana, eskulana eta abar ekarri eta partekatu zezaten..

Deialdiari erantzun zuten lehenengo pertsonak Arte Ederretako ikasle gazteak izan ziren, Bilbon eta Iruñean ezagutu nituenak. Askok haien lehenengo arte lana eskegi dute Sin Filtron, arte-testuinguruetan murgilduta ibili arren… Batzuek gehiago arriskatu zuten, bete batzuek gutxiago, kasu guztietan ulergarria, proiektuaren nondik norakoak ikusita.

.

Obrak jasotzen hasteko Sarean espazioa otsailaren 3an ireki genuen, goizez. Lehenengo orduetan geldo xamar ibili ginen, baina arratsaldez pertsona ugari etorri ziren haien lanak eskegitzeko eta prozesuaren inguruko zehaztapenak eskatzeko. Batzuek aurretik bidali zuten haien proposamena, mail edo whatsapp bidez; beste batzuek, zuzenean Sareanera jo zuten haien obra momentuan entregatzeko. Pertsona bakoitzak bere arte lana eskegi edo kokatu zuen eta horman bere proposamenarekin zer ikusia zuen testotxo bat idaztera gonbidatu genuen. Hurrengo egunean Arte Ederretako fakultateko ikasle gehiago hurbildu ziren haien proiektuak aurkezten (bigarren mailako klase osoan parte hartu zuela esango nuke), baita lagun komisarioak, artistak, ikertzaileak, hemengoak eta munduan zehar lanean dabiltzanak.

Horrela, sarean josten hasi zen, informazioa ahoetatik belarrietara igaroz, hormetan espazioak gutxituz. Zenbait momentuetan lekua agortu zela pentsatu genuen ere, baina beti topatu genuen lekua, ez zen kanpoan ezer geratu. Hiru egunen ostean irekieraren egun berean muntaketa amaitu genuen.

.

Hau izan zen prozesua, hiru eguneko odisea, azkeneko irudia ikusezina eta imaginaezina izan zelarik azkeneko momentura arte. Jaso ziren 40 obren artean pintura izan zen nagusi, formatu, teknika eta tema ezberdinetako koadro ugari jaso genituen. Hala ere, marrazkiak, ilustrazioak, argazkiak, testuak eta keramika ere eduki genituen. Performance bat antolatu zen irekiera egunean: Mariana Wannak parteartzaile ezberdinei bere eskua tatuatu zezaten eskaini zuen, tatuaje efimeroez. Gainera, video formatuko lanak proiektatu ziren ere: apatridei buruzko dokumentuez jantzitako lana (Sergio Jair Mendez), Sofia Enriquezen testu eta mezu inklusiboak, Madagaskarreko ur geldoen inguruko bideoa Moriah de Zen artistaren esku, Huarac peruko artistaren bideoa Amazonaseko ur kontaminatuen inguruan.

.

Pieza guzti hauek Sareanen espazioa partekatu dute otsaila osoan. Ez zen ezer kanpoan geratu, estilo, interes eta tema ezberdinak nahastu ziren, obra gazteak eta helduak, bizilagun batek ekarri zuen lanpara bat eta guzti. Proiektu esperimental honen alderdirik aberasgarriena auzoko beste proiektu batzuek ere parte hartu zutela da: hala nola Igurko Adinekoen Zentrak edo Sortarazik.

Eskerrik asko Sareani Maria Bihotza Plazan egiten duten lanagatik eta proposamen arriskatu hau jasotzeagatik.

Azkenik, aitortu beharra dago, baietz, Sin Filtro erakusketa bat izan zela, ezberdina behar bada, ez-akademikoa, baina erakusketa bat finean. Ukazioan aurkitzen da baieztapena. Hau ere esperimentuaren parte zen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X