Sarean Espacio Plaza kultur elkarteak kudeatutako auzo kulturgunea da.

Aurrekariak aspaldikoak dira, 80ko hamarkadakoak. San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako testuinguruan kokatzen diren eragile sortzaile eta solidarioen arteko komunikaziotik ondutako fruitua da Sarean. Proiektuaren muinean espazioa dugu, Mariaren Bihotza Plazan aurkitzen dena.  

Alde batetik, hiritarren partehartzearen bidez eraikitako programa soziokulturala eskaintzen duen espazioa da, ludikoa, izaera esperimentala eta pedagogikoa duena. Honez gain, taberna-jatetxea da ere, kalitatezko eta tokiko produktu ekologikoez hornitutako sukaldaritzan dihaduena. 

Sarean alor pribatuaren eta publikoaren eta auzo mugimenduaren kolaborazio ereduan oinarritzen da. Proiektua Espacio Plaza Kultur Elkarteak kudeatu eta sustatzen du. Bilboko Etxebizitzak gunearen jabea da, eta erabilpenaren lagapena Bilbao Ekintza eta Espacio Plaza Kultur Elkartearen arteko hitzarmenaren bidez gauzatzen da. 

Ostalaritzaren ustiapena Garagarri Kooperatibak gidatzen du, Espazio Plaza Elkartearekin sinaturiko hitzarmen baten bidez. Kooperatibak elkarteari ustiapen kanona ordaintzen dio hilero, ekintza kulturalak aurrera eraman ahal izateko.

HELBURUAK

Kulturarteko eta belaunaldiarteko erlazioak sustatzea.

Hiritarron partehartzearen bidez disziplina anitzeko programazio sozio-kulturala eraikitzea.

Bizilagunen, denden eta eragile soziokulturalen artean erlazioa indartzea auzoko elkarbizitza hobetze aldera.

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta eta Zabala auzoetan ekimen artistikoak, kulturalak eta sozialak bultzatzea eta ikusaraztea.

Kultur bar (1988 - 1994)
Auzoko gizarte eta kultura aktibitatea bideratzeko eta indarrean jartzeko eratu zen lehengoetariko gunea izan zen. Bertan, gizarte mugimendu eta edonongo artisten arteko erlazio bizia sortu zen, non azken hauek beraien proposamen artistikoak bultzatzeko gunea aurkitu zuten.
Txakur berdea sarea (1998 - 2008)
Kultur bar-ean sortutako erlazioek jarraiera izan zuten, Txakur berdea sarea (edo Sarea) horren adibide izan zelarik. Kultura elkarte hau ingurune korapilatsu eta ondatu baten itxura zeukan San Frantzisko auzoan sortu zen, auzokideen elkarte eta kolektiboen eskutik. Gune edo lokal bat existitzen zen, eremu irekia zena, eta bertan auzoaren birgaitze prozesua hirigintza esparrutik kanpo ere ulertzen zen. Musika, erakusketa, aukezpen, antzezpen eta beste zenbait arloko ehundaka jarduera burutu ziren bertan. Auzoarentzako funtsezko erreferente bihurtu zen Sarea bere zortzi urteko ibilbidean zehar, hirian ere bere eragina izan zuelarik. Erabiltzaileen aniztasun eta ugaritasuna nabarmen zabala izan zen, eta ikasle, auzokide, artista, gazte zein helduak bertaratzen ziren lokalera maiz.
Asociación Espacio Plaza (2008-2015)
Sarea itxi eta gero gogo elkarkide eta lagunkoiak bizirik iraun zuen, eta baita auzoko biztanleen ideiak biltzeko gunea birsortzeko asmoa ere. Hori dela eta Espacio Plaza Elkartea sortu zen. Hasieratik bertatik, plazan lokal bat birzabaltzeko lanari ekin zioten kideek, bilgune sozial eta kulturala auzoari, berriz ere, eskaintzeko. Orduan, lokalik gabe ere, jarduerak antolatzeari ekin zioten, zenbaitetan garrantzi handiko oiartzuna lortuz, hala nola Gau Irekia, besteak beste.
Sarean (2015-Gaur egun)
Hiru hamarkadatik hona pil-pilean sukaldatutakoaren esentziari eusten dion giza taldeak hartu du lekukoa. Elkarte sustatzaileetako kideek eskua luzatzen dute Sarean-en trenera bidaiari berriak igo daitezen, eta modu eraginkorrez, esperientzia, sorkuntza eta dinamismoa bateratzen hasten da betiko helburuetara eramango gaituen bidea jorratzeko. Auzoan kultur eta gizarte-jardueren bilgunea sortzea, horixe izan da betidaniko helburua, gaur egun errealitate bihurtu dena. Berriz ere lokal batetik, eta berriz ere Mariaren Bihotza Plazatik. Oinarri honen gainean eraikitzen ari gara Sarean.
Laguntzaileak
Babesleak

NEWSLETTER

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X