Ordua eta Helbidea

21:00

Mapa: Dos de Mayo, 2

Ekintzaren azalpena

Yeison F. García Lópezen “Voces del impulso” liburuaren poesia errezitaldia.

Errezitaldiaren helburua komunitate beltzaren kontzientzia astintzean datza, erakunde kultural publiko eta pribatuetan euren inklusioa bultzatu dezaten.

Artista edo taldea

Yeison F. García López

Ikasketa Zentro Panafrikarrak ekoizturiko “Voces del Impulso” lana Yeison F. García Lópezen lehenengo  poesia liburua da. Calin (Colombia) jaio zen apirilaren 21ean eta gaur egun Madrilen bizi da. Yeison inplikaturik dago Espainian dauden afrikar elkarteen mugimenduekin gizarte aktibismoaren bidez (Kwanzaa, Afroconciencia, SOS Racismo…), ekintza hauek Madrileko Unibertsitateko ikasketekin konbinatu ditu eta Zientzia Politikoetan graduatu da 2016ko urtean.

Yeison Gartziaren poesia bere bilaketetatik sortzen da, ezinegon pertsonaletatik eta barne gatazketatik. Pertsona beltz batek jasan behar dituen injustizien aurrean bizitako esperientziaren produktu da obra hau. Bere jarrera sumindua eta bitxia da, irakurleari sentimendua eta hausnarketa sortu nahi dizkio. Bere unibertso poetikoak afrikako arbasoak dituen norbaiten egiazko ikuspegia erakusten digu: migrazioa eta deserrotzea, arrazakeria, aktibismo beltza eta gizarte justiziaren bilaketa, baina maitasuna eta familiarekiko aitormena ere bai.

Gunea

ANTI liburudenda
Dos de Mayo, 2

ANTI liburudenda Bilboko Dos de mayo kalean dago kokatua. Establezimendu oso berezia da eta betiko irizpide komertzialetatik aldentzen da. Gainontzeko dendetan saltzen ez diren liburuak dauzkate. Euren apaletan gai anitzetako liburuak topa ditzakegu: arkitektura, diseinual, ilustrazioa edo haurrentzako literatura zoragarria. Liburuak saltzeaz gain San Frantzisko auzoko egunerokoan guztiz integraturik dagoen agentea da. Horrez gain, erakusketak antolatzen dituzte. Hala, esan dezakegu saltzera soilik mugatzen ez den liburu denda bat dela. Honengatik guztiagatik oso interesgarria iruditu zaigu halako esperientzia aberasgarria ANTIra ekartzea.

_Sarea

Facebook

Twitter_

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X