Ordua eta helbidea

22:00

Mapa: Plaza Corazón de María

Ekintzaren azalpena

Ekintza honen helburua jendeari gure kultura musikaren, janariaren eta dantza tradizionalen bidez helaraztea da. Gazte dantzariek emango diote hasiera afrikar musika dantzatuz. Jarraian helduen txanda izango da, hauek ere dantza egingo dute, baina danbor afrikarren erritmoa jarraituz. Dantza tradizionalen erakustaldi baten ondoren, zerbait jateko ordua iritsiko da, afrikako janari mina dastatzeko aukera izango dugularik. Bukatzeko, “Gau Irekia” itxiko dugu, publiko guztia gure musikarekin dantzan jarriz.

Artista edo taldea

Yoruba & Friends Euskal Herrian Yoruba komunitateak daukan kultur elkartea da.

Bere helburua Yoruben ondare kultural aberatsa hedatzea da, horretarako kultura nigeriarraren baitako hainbat ekintza kultural antolatuz, musika, gastronomia, dantza tradizionalak etab. uztartuz. Horrez gain, heldu berriei babesa eskaintzeko programak antolatzen dituzte, orientazio tallerrak eta itzulpen zerbitzuak, esaterako.

Gunea

Mariaren Bihotza Plaza.

Shares

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies
X